Departamendu FISKALAK gure bezeroak bai empresari autonomo bezala zein sozietate bezala adminisitrazio desberdinen aurrean bete, kitatu eta aurkeztu behar dituzten zerga guztiei dagokienarekin laguntzea du helburutzat.
- Kontsulta telefonikoak erantzun eta deiak egin.
- Bai hiru hileroko zein urteko B.E.Z.aren aitorpena prestatzea.
- Bai hiru hileroko zein urteko P.F.E.Z.ren atxikipenen aitorpena (alokairuak, langileak, profesionalak, eta abar…) prestatzea.
- Sozietateen Gaineko Zergaren urteko aitorpena prestatzea.
- Pertsona Fisikoen Gaineko Zerga (errenta) eta Ondarearen Gaineko Zergaren urteko aitorpena prestatzea.
- 3.005,06 eurotik gorako eragiketen urteko aitorpena. 347 eredua
- Erkidego arteko eragiketen hiru hileroko aitorpenaren laburpena. 349 eredua
- Zerga-ordainketa optimizatzeko aholkularitza eta plangintza fiskala, dagokion jarraipen eta kontrolarekin.
- Ogasun Administrazioen aurrean egin beharreko bideratzeak burutzea.
- Zerga gaietan (ikuskapenak eta helegiteak) laguntza eta ordezkaritza erakunde ofizialeen aurrean.
- Ondare-eskualdatzeen Gaineko Zergaren kudeaketa.
- Oinordekotza et Dohaintzen Gaineko Zergaren kudeaketa.
- Ogasun lokalak.